NI

Txikitatik erakarri nau arteak; musika, pintura eta literaturak, batik bat. Aldi berean, miresmen eta gertutasun handia sentitzen dut Naturarekiko, nire lanaren erdigunea bilakatzeraino. Gaztaroan nire lehen argazki kamera eskuen artean hartu nuenean makina honen aukeren jabe izatean hasi nintzen; urte askotan zehar, aurrean ikusten nuena kamerarekin harrapatuz.
Azken urteetan, ostera, nire begirada subjektiboa eta irudimena islatuko duten irudien bila ibili naiz hausnartzen eta lanean; argazkilaritzan nire bidearen bila, alegia. Honek, argazkilaritza modu bizian sentitzera eraman nau, poztasun eta frustrazio askoren iturri bilakatuz.
Hemen aurkituko dituzun irudi asko hasierako etapari dagozkio; beste batzuk, ostera, nire etengabeko bilaketaren emaitza dira. Espero dut argazkiokin gozatu eta ikuslearen barnean argazki hauek hartzera bultzatu ninduten sentsazioak piztea.
Erakusketak
2016
Baso bizia - Bizi basoa, Inkernu taberna, Eskoriatza.
Baso bizia - Bizi basoa, K2 pub-a, Bilbo.
2015
Baso bizia - Bizi basoa, Ibaia Garagardotegia, Agurain.
Baso bizia - Bizi basoa, Arkupe, Aretxabaleta.
2014
Baso bizia - Bizi basoa, Kajoi taberna, Arrasate.
2012
Sentsaziozko Parajeak, Arrate Kultur Elkartearen Topalekua, Eibar.
Sentsaziozko Parajeak, Mirentxu taberna, Eskoriatza.
Sentsaziozko Parajeak, Nahikari taberna, Bergara.
Sentsaziozko Parajeak, Luis taberna, Oñati
Sentsaziozko Parajeak, Iñigo Arregi galeria, Arrasate.
2009
Lasaitasun eta Eldarnioaren Arteko Munduetan, Patrazio Travagli estudioa, Florentzia (Italia).
Lo Sguardo d´un Poeta a Firenze, The Marble Arch pub-a, Pistoia (Italia).
Lo Sguardo d´un Poeta a Firenze, Centro Popolare Autogestito, Florentzia (Italia).